MARKA SAIAKERA - 2026
Malen Barrenetxearen Errekor Saiakera, Kanako enbor bat 17 urterekin ebakitzea DONOSTIA (Trinitate plazan)
Herri kirol ekitaldien antolakuntza
Zertzena Herri Kirolak taldea 2025. urtean sortu zen, herri kirolak sustatu eta belaunaldi berriei transmititzeko helburuarekin. Gure helburua erakustaldi, Txapelketa, Errekorrak,... antolatzea da.
Gure taldeaz
Gu Zertzena Herri Kirol taldea gara, herri kirolak sustatu eta gure tradizioak bizirik mantentzea helburu duen taldea.
Gure asmo nagusia gazteen artean herri kirolenganako zaletasuna piztea da, kirol hauek ezagutaraziz eta belaunaldi berriak mundu honetan murgiltzera animatuz. Gure taldearen bidez, gazte kirolariei aukera eman nahi diegu ikasteko, hazteko eta herri kiroletan esperientzia berriak bizitzeko. Horretarako, erakustaldiak, txapelketak, ekitaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen eta parte hartzen saiatzen gara, herri kirolak jendearengana hurbiltzeko eta gero eta ezagunagoak egiteko. Guretzat, herri kirolak ez dira kirol hutsa; gure kulturaren, historiaren eta nortasunaren parte dira. Horregatik, gure tradizioak mantendu eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu nahi dizkiegu, kirolaren bidez elkarlana, ahalegina, errespetua eta laguntasuna sustatuz. Zertzena Herri Kirolak taldean gogotsu lan egiten dugu herri kirolen etorkizuna bermatzeko, gazteei protagonismoa emateko eta gure kirolak bizirik mantentzeko. Gure helburua argia da: herri kirolak sustatzea, gazteak animatzea eta tradizio hau etorkizunera eramatea.
ETAKUSTALDIAK
Malen Barrenetxearen Errekor Saiakera, Kanako enbor bat 17 urterekin ebakitzea DONOSTIA (Trinitate plazan)
Hurrengo hitzorduak
Hurrengoa
Malen Barrenetxearen Kanako enborra 17 urterekin mozteko ahalegina eta Erakustaldia Zertzenako kirolariekin.
Azken albisteak